400 usurbildar inguruk badute jada, Gure Esku Dagok iganderako Anoetan deituriko ekimenetarako sarrera

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 20a, 16:10

Aurreko asteetan sarreren salmenta lasai antzean joan den arren, Gure Esku Dago mugimenduak iganderako deituta, Anoeta futbol zelaian ospatuko diren ekimenetarako sarrera bila gerturatu diren herritarrak nabarmen ugaritu dira azken egunotan. Eskuragarri egon dira Lizardin, Bordatxon eta Artzabalen. Eta Usurbilgo Gure Esku Dago taldeak astebururo Sutegi atarian jarri duen mahaian. Ostiral eta larunbat honetan herritar mordoa hurbildu da sarrerak erostera. Taldetik emandako behin behineko datuen arabera, 400 bat usurbildar espero dira igande honetan Anoetan.

Beste hainbat izango dira erabakitze eskubidearen aldeko ekimen erraldoia futbol zelai inguruko jai eremutik jarraituko dutenak. Antolatzaileen esanetan, igandean bertan sarrerak salgai izango dira. Adi, usurbildarrek 17. atera gerturatu behar dute. Futbol zelaiko ateak 16:30etan irekiko dituzte. Ekitaldi-ikuskizuna, 17:30etan hasiko da.

Aurrez, 12:00etan oihal kate erraldoia Urumea ibaiaren bueltan. Santa Katalina zubira gerturatzeko deia egin zaie usurbildarrei. 11:30etan, Kursaal aldetik hasita bigarren zubira gerturatzera animatzen dute. Halere, aldarrikapen festa egun osora zabalduko da.

Boluntario beharrean

15 lagun behar dituzte Anoetako mini estadioan kokatuko den txosnan, 21:30-01:00 artean zerbitzari lanetarako. Animatzen zaretenok, harremanetan jarri ahalik eta lasterren, usurbilgogureeskudago@gmail.com helbidera idatzita.

Donostiako ekimenetara joateko, autoa etxean utzi eta garraio zerbitzu publikoak baliatzeko deia luzatzen dute. Tren zerbitzu bereziak izango dira. Ohiko zerbitzuez gain, Usurbilen Donostia aldera trena, 10:54ean, eta 15:54ean. Donostiatik Usurbilera honako tren zerbitzu bereziok egongo dira: 20:20, 21:20 eta 0:41 (azken zerbitzu hau, Lugaritzetik abiatuko da).

Euskotren, ekainak 21

Lurraldebusek ere autobus zerbitzua indartuko du. Donostiara joateko 10:05 eta 11:05etako autobusa da errefortzatu dena eta bueltakoan 20:00, 21:00, 22:00 eta 22:30etako zerbitzuak 

Informazio gehiago:

euskotren.es

902 543 210

Ekainak 21, igandea

Usurbildar, aginagar eta zubietarrek, Donostian dute hitzordua:

Oihal kate erraldoia Urumea ibaiko 6 zubien artean:

11:30 Partehartzaile bakoitza bere lekuan jarri. Usurbildarrak, lasartearrekin batera, Kursaal aldetik zenbatzen hasita, bigarren zubi ingurura gerturatzeko deialdia. Askatasuna etorbidea amaitzen den ingurura.

12:00-12:30 Oihal-kate erraldoia.

Anoetan:

16:30 Anoetako ateen irekiera.

17:30 Ekitaldi nagusia: dantzariak, danborrada, musika ikuskizunak, abesbatza, hautestontzi erraldoiaren eszenografia…
 Sarrerak: haurrek 5 eurotan, helduek 10 eurotan. Eskuragarri, Gure Esku Dago taldekoen mahai ibiltarian, Kiroldegian eta Lizardin.

Alde Zaharrean:

12:30 Bulebarrean: herri dantzak.

12:30 Kalez kale: kantu-jira, Kaskarinak eta Donostiako txistulariak.

Anoeta inguruan: 

11:00 Gunearen irekiera.

Egunean zehar, jatekoa eta edatekoa: sagardo dastatzea, txekor errea, taloak, kaxuelitak, edariak…

20:00 Ospakizun erromeria.

Miniestadio inguruan:

Egunean zehar, ogitartekoak, taloak, edariak…

11:30-00:00 Kontzertu maratoia.

Anoetako 17:30etako ekitaldi nagusia, zuzenean jarraitzeko aukera.

Ilunbe, Familia Gunea:

Egunean zehar, puzgarriak, tailerrak, abentura parkea, tirolina, apar festa…

12:30 “Ilunbe izarrez argitu” ikuskizuna, Gipuzkoako pailazoak, suhiltzaileak, “Gu ta gutarrak”, Irrien Lagunak…

14:00 Irri bazkaria. Paella. Leku mugatua; txartelak aurrez eskuratu behar.

15:30 Dantzaldia: Txantxariak eta Irrien Lagunen eskutik.

Ohar garrantzitsuak:


-Donostiara joateko garraio publikoa erabiltzeko deialdia.

-Ingurua garbi mantendu jaialdi egunean.

-Gure Esku Dagoren kamiseta jantzita eraman.

-Anoetarako sarrerak eta kamisetak salgai, eta ekainaren 21eko ekimenei buruzko argibide gehiago, Gure Esku Dagok ostiralean Sutegi atarian izango duen mahai ibiltarian. Sarrerak baita, Lizardin, Bordatxon eta Artzabalen ere.

Informazio gehiago: gureeskudago.eus

Antolatzailea: Gure Esku Dago.