Hitzordua gaur Donostian, erabakitze eskubidearen aldeko aldarrikapen festan

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 21a, 08:14

Heldu da eguna. Erabakitze eskubidea gauzatzea eskatuko dute milaka herritarrek, Gure Esku Dago mugimenduak hiriburuetan deitu dituen ekimenetan. "Gaur hautestontzia, bihar erabakia" aldarripean, Donostian ospatuko diren ekitaldietara joateko deituak daude igande honetan, usurbildar, zubietar eta aginagarrak.

Egun osoan zehar burutuko diren ekimenek bi eskenatoki nagusi izango dituzte; batetik, eguerdian Urumea ibai ingurua. Oihal kate erraldoia ospatuko da bertan. Eta arratsaldean, Anoeta futbol zelaia eta inguruak. Hautestontzi erraldoia eraikitzeko ekitaldi ikuskizuna dago iragarria. Ez ahaztu Gure Esku Dagoren kamiseta jantzita eramateaz:

Ekainak 21, igandea

Usurbildar, aginagar eta zubietarrek, Donostian dute hitzordua:

Oihal kate erraldoia Urumea ibaiko 6 zubien artean:

11:30 Partehartzaile bakoitza bere lekuan jarri. Usurbildarrak, lasartearrekin batera, Kursaal aldetik zenbatzen hasita, bigarren zubi ingurura gerturatzeko deialdia. Askatasuna etorbidea amaitzen den ingurura.

12:00-12:30 Oihal-kate erraldoia.

Anoetan:

16:30 Anoetako ateen irekiera.

17:30 Ekitaldi nagusia: dantzariak, danborrada, musika ikuskizunak, abesbatza, hautestontzi erraldoiaren eszenografia…

Alde Zaharrean:

12:30 Bulebarrean: herri dantzak.

12:30 Kalez kale: kantu-jira, Kaskarinak eta Donostiako txistulariak.

Anoeta inguruan: 

11:00 Gunearen irekiera.

Egunean zehar, jatekoa eta edatekoa: sagardo dastatzea, txekor errea, taloak, kaxuelitak, edariak…

20:00 Ospakizun erromeria.

Miniestadio inguruan:

Egunean zehar, ogitartekoak, taloak, edariak…

11:30-00:00 Kontzertu maratoia.

Anoetako 17:30etako ekitaldi nagusia, zuzenean jarraitzeko aukera.

Ilunbe, Familia Gunea:

Egunean zehar, puzgarriak, tailerrak, abentura parkea, tirolina, apar festa…

12:30 “Ilunbe izarrez argitu” ikuskizuna, Gipuzkoako pailazoak, suhiltzaileak, “Gu ta gutarrak”, Irrien Lagunak…

14:00 Irri bazkaria. Paella. Leku mugatua; txartelak aurrez eskuratu behar.

15:30 Dantzaldia: Txantxariak eta Irrien Lagunen eskutik.

Ohar garrantzitsuak:


-Donostiara joateko garraio publikoa erabiltzeko deialdia.

-Ingurua garbi mantendu jaialdi egunean.

-Gure Esku Dagoren kamiseta jantzita eraman.

Informazio gehiago: gureeskudago.eus

Antolatzailea: Gure Esku Dago.