Tren eta bus zerbitzu bereziak, Gure Esku Dagok deituriko ekitaldietara joateko

Noaua Aldizkaria 2015eko ekainaren 21a

Donostiara joateko autoa etxean utzi eta garraio zerbitzu publikoak baliatzeko deia luzatzen dute antolatzaileek. Tren zerbitzu bereziak izango dira. Ohiko zerbitzuez gain, Usurbilen Donostia aldera trena, 10:54ean, eta 15:54ean. Donostiatik Usurbila itzultzeko honako tren zerbitzu bereziok egongo dira: 20:20, 21:20 eta 0:41 (azken zerbitzu hau, Lugaritzetik abiatuko da).

Euskotren, ekainak 21

Lurraldebusek ere autobus zerbitzua indartuko du. Donostiara joateko 10:05 eta 11:05etako autobusa da errefortzatu dena eta bueltakoan 20:00, 21:00, 22:00 eta 22:30etako zerbitzuak.

Informazio gehiago:

euskotren.es

902 543 210

Uda giroa

Eguraldi eguzkitsua iragarri dute Gure Esku Dagok deitu dituen ekimenetarako. "Igandean termometroek gora egingo dute berriro eta giroak udako itxura hartuko du; barnealdeko maximoak 26-28ºC artekoak izatea espero da, kostaldean brisak merkurioaren igoera eten egingo du eguerdian eta altuenak 24ºC ingurukoak izango dira han. Eguzkia jaun eta jabe egun osoan; hori bai, egunaren hasieran baliteke laino apur bat sortzea eta isurialde atlantikoan behe-hodei batzuk agertzea", Euskalmet-en iragarpena igande honetarako.