Oihal kate erraldoirako, usurbildarrok gerturatu 11:30etarako Santa Katalina zubira

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 21a, 08:12

Gure Esku Dago mugimenduak Donostian deituriko lehen hitzordua, eguerdiko 12:00etarako finkatu du Urumea ibaiaren bueltan. Ibaia zeharkatzen duten zubietan eta bi alboetako pasealekuetan, erabakitze eskubidearen aldeko oihal kate erraldoia egingo da.

Eskualde bakoitzak bere eremua izango du Kursaal aldetik hasi eta Amara ingururaino hedatuko den ekimen ikusgarrian. Usurbildar, aginagar eta zubietarrei, itsasaldetik zenbatzen hasita bigarren zubira, Santa Katalina izenekora garaiz gerturatzera deitzen zaie; goizeko 11:30etan. Goiko irudian agertzen den eremura hain zuzen. 12:00etan hasiko da, herritarrak eta oihalak lotuko dituen kate luzea eta ordu erdiz luzatuko da.