Oihalak eskutan, Usurbil ere erabakitze eskubidearen alde

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 21a, 19:18

Usurbildarrek ere bat egin dute Gure Esku Dago mugimenduak igande honetarako Donostian deituak dituen ekimenekin. Giro ederrean aritu dira astintzen ehunka lagun, eurek eskuz landutako erabakitze eskubidearen aldeko oihal zatiak. Eguna hasi besterik ez da egin. Denak Anoetara begira orain. Aurrerapen moduan bi argazkiok eta honako bideoa.