Giro ederra Kalezarren, Umeen Egunean

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 21a, 19:16

Arratsalde partean tailer ezberdinetan jolasean aritu ondoren, indarrak berritzeko unea iritsi da. Txokolate-janak arrakasta handia izan du gaztetxoen zein gurasoen artean. Buruhandien txanda da orain. Eta laster hasiko da dantzaldia, gaurkoan Dj Burundaren eskutik. Bihar atseden eguna izango da baina asteartean, San Juan bezperan, festak berriro bete-betean izango dira Kalezarren.

Ekainak 23, asteartea: San Juan bezpera

15:00 San Juan eskearen irteera.

22:00 San Juan sua.

Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, asteazkena: San Juan Eguna

11:30 Meza Nagusia.

Ondoren, toka.

13:00 Gorritiren Showa.

17:00 Buruhandiak.

19:00 Soka Dantza.

Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.