Gaztelekua Udafestan gaurtik, oporretan diren DBH-ko ikasleentzat

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 22a, 08:21

Uda parterako aisialdi eskaintza zabala antolatu du Gaztelekuak, DBH-ko gazteentzat. Ikusi agenda:

Ekainak 25 16:30 Kamiseta estanpazio tailerra DBH2-koentzat Gaztelekuan.

Ekainak 27 16:00 Film proiekzioa DBH1 taldekoentzat Gaztelekuan.

Ekainak 29 16:30 Munduko jolasen txapelketa talde guztientzat.

Uztailak 2: 16:00 Gaztetxef txapelketa Artzabalen.

Uztailak 4: 16:00 Ur Ginkana Artzabalen.

Uztailak 7: Donostiako irlara DBH2 taldekoekin.

Uztailak 9: Gamarrara DBH2 taldekoekin.

Uztailak 13: Hernaniko igerilekura DBH1 taldekoekin.

Uztailak 14: Bilbora DBH3 taldekoekin.

Uztailak 16: Zarauzko hondartzara DBH1 taldekoekin.

Uztailak 20: Igeldora DBH2 taldekoekin.

Uztailak 21: Kars-etara DBH2 taldekoekin.

Uztailak 23: Agur festa gazte guztiekin.

Informazio gehiago eta izen emateko: Gaztelekuan edo gaztelekua@usurbil.eus

Antolatzailea: Gaztelekua.

Aginagako txokoak gaurtik

Oporretan dira ikasleak. Nabari da. Aurrerantzean udako aisialdi ekimenetan parte hartzen ikusiko ditugu haietako asko eta asko. Aginagako udako txokoak esaterako, astelehen honetan abiatu dira. Uztaila amaierara arte luzatuko dira goizez eta lau orduz, 09:00-13:00 artean. Gogoan izan Udajolas, uztailaren 6an hasiko da. Eta Zubietako udako txokoak ere uztaila eta abuztu osoan izango dira.