Asteburua jai betean igaro ostean, atseden eguna dute ekainaren 22 hau Kalezarren. Azken trakari begira, indarrak biltzeko ezin aproposagoa. Astearte honetan itzuliko da jai giroa auzora, San Juanetako eskea eta suarekin:
Ekainak 23, asteartea: San Juan bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.
Ekainak 24, asteazkena: San Juan Eguna
11:30 Meza Nagusia.
Ondoren, toka.
13:00 Gorritiren Showa.
17:00 Buruhandiak.
19:00 Soka Dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.