Mobilizazioak datorren asteburuan
Eleak eta Libre mugimenduek eta Espainiako Auzitegi Gorenak konfiskatzea agindu duten herriko taberna eta elkarteetako ordezkariek, beste hainbat lagunekin batera, datorren astebururako mobilizazioak iragarri zituzten elkarte eta tabernok dauden udalerrietan, larunbatean Zarauzko Arrano atarian egin zuten agerraldi jendetsuan. Auzo eta udalerri bakoitzak ekimen propioak bideratuko ditu. Edozein kasutan, deialdiotan parte hartzeko gonbita luzatu zuten Zarauztik. “Herriko tabernak defendatzera goaz, eta defentsa horrekin bat egitera deitzen ditugu herritarrak”, adierazi zuten.
Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia, 1936ko gerran egindako konfiskazioaren parekoa dela salatu zuten. Eta ez daudela halakorik onartzeko prest.
Ehunetik gora herriko taberna eta elkarte konfiskatzeko agindu zuen aurreko ostegunean, Espainiako Auzitegi Gorenak. Tartean, Usurbilgo Aitzaga elkartea. Egun berean herritarrak herriko taberna atarian mobilizatu ziren.
Irudia: topatu.info