Lagun koadrilak, gurasoak seme-alabekin, haur, gazte nahiz heldu aritu zen igande eguerdian Donostiako Urumea ertzean, herritarrek eskuz landutako erabakitze eskubidearen aldeko oihal koloretsuak astintzen. Jai giroan joan zen ekitaldia. Eta bero. Zuhaizpean lekua hartu ez zuen batek baino gehiagok, oihalak estalki gisa ere baliatu zituen. Egunero ikusi ezin daitekeen herri baten ilusioa eta emozioa senti zitekeen. Eta irribarre gozo bat aurpegian. Zati berriak erantsi dizkiogun ondoko bideoan, eta irudiotan bildu dugu jai giroan joan zen igande eguerdiko usurbildarren oihal-katea: