Erabakitze eskubidearen aldeko oihal katea eta gero, herritar batek baino gehiagok Anoetarako bidea hartu zuen igandean. Eta izan ziren arratsaldeko ekitaldi historikora batu zirenak ere. Guztiak, Donostiako futbol zelai barruan bizi izan zen emozio handiko aldarrikapen jaialdiko lekuko zuzenak. Aipatzekoa; hitzordu historikoa benetan gauzatzeko boluntario talde zabal batek egindako ahalegina. Anoetan ziren; tartean usurbildarrak.