San Juan bezpera gaur, eskea eta sua Kalezarko jaietan

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 23a, 11:37

Urteko gau berezietako bat astearte honetan; San Juan bezperakoa. Zenbat eta zenbat etxe atarietan argituko ote dute gaurko gaua, sutzarrekin. Nonahi ikusiko ditugu gaur. Baina bada nabarmentzeko bat; jaietan diren Kalezarreko sutzarra gaueko 22:00etan piztuko dute. Gainerako lekuetan bezala, arazo handirik gabe, ez baita euria egiterik espero.

Sutzarra ikustera joango direnak, 15:00etan eskean irtendakoekin topo egingo dute. Trikitilari eta bertsolariez lagunduta, usadio zaharrari jarraituz, goizaldera arteko itzulia egingo dute auzoan eta Kaxkoan barrena.

Santuenean ere jai

Girotzeko sardin jana antolatu du Santuenea Elkarteak, astearte arratsalde honetan, 19:30etan frontoian.

Ekainak 23, asteartea: San Juan bezpera

15:00 San Juan eskearen irteera.

22:00 San Juan sua.

Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, asteazkena: San Juan Eguna

11:30 Meza Nagusia.

Ondoren, toka.

13:00 Gorritiren Showa.

17:00 Buruhandiak.

19:00 Soka Dantza.

Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.