Jada Gipuzkoako Ahaldun Nagusi berria dugun Markel Olanok (EAJ-PNV) erraustegia eraikiko dutela iragarri du goizeko 09:00az geroztik Batzar Nagusietan izan den eztabaida saioaren baitan. Hedabideen arabera, erraustegia, egungo dimentsioetara egokitutakoa bada ere, eraikitzeko asmoa erakutsi du, bere esanetan azken urteotan birziklatze mailan izan den gorakadagatik. Hondakinen kudeaketaren gaiari dagokionez, hondakinak birziklatzeko txipa duen bosgarren edukiontzia sustatzeko asmoa ere agertu du.
Ahaldun Nagusi, PSE-EE-ren babesarekin
Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izendatu berri dute datozen lau urteotarako, 2015-19 urte arterako, goizaz geroztik Batzar Nagusietan egin duten eztabaida saioaren amaieran. Bozketan, EAJ-PNV-koen 18 bozka eta PSE-EE alderdikoen 9 bozka jaso ditu Olanok. Eta 24 bozka zuri; EH Bilduren 16, Podemosen 6 eta PP-ren bozka bakarra.