Suak argitu du, San Juan gaua

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 24a, 10:39

Beste leku batzuetan ez bezala, Kalezarren lasaitasun osoz ospatu da San Juan gaua. Aurreikusia zegoen moduan, puntual asko piztu zuten bart Pikaolan, ilundu orduko gaua berriz argitu zuen sua. Sua piztuta, herritarrak sutondora gerturatu ziren. Batzuk suari begira, beste asko sutarako materiala botatzera, desioren bat idatzi eta erretzera jaurti zuenik ere bazen. Sutzarraz gozatu eta gero atzera, San Juan eskean irtendako bertsolarien koplak entzutera gerturatu ziren herritarrak. Besteak beste, trikitilariekin batera, oholtza gainean zen, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatu berri den Asier Azpiroz zubietarra.

Bazkalostean irtendako San Juan eskeak egin zuen geldialdietako bat izan zen, Pikaola parekoa. Goizaldera arte segi duĀ eskeak.