Urtero moduan herriko festak ospatu osteko astebururako 2 eguneko txangoa antolatu du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak. Ohi denez, Pirinioetara; oraingoan, Hiru Erregeen Mahaia-Auñamendi inguruetara. "Uztailaren 11 eta 12an Lescungo zirkora eta Larra-Belaguara joango gara. Uztailaren 11n Lescun herritik abiatu eta Hiru Erregeen Mahaia igo ondoren Linzako aterpera joango gara. Uztailaren 12an La Pierre de St. Martinetik abiatu eta Auñamendi-Aniemendia igoko dugu", iragarri dute.
Txangoan izen emateko epea zabalik dago, uztailaren 1era arte:
Irteera egunak: uztailak 11, 12 (larunbatetik igandera).
Abiapuntua: uztailak 11, 06:00, Oiardo Kiroldegia. Autobusez.
Ibilbidea:
-Uztailak 11: Lescun-Hiru Erregeen Mahaia-Linza: 6 ordu eta erdi.
-Uztailak 12: La Pierre de Saint Martin-Anie-La Pierre de Saint Martin: 5 ordu eta erdi.
Aterpea: Linzan. Afaria, loa eta gosaria. Autobusa bertaraino joango da.
Izen ematea: 38 euroko ordainketa egin, Andatza M.K.T.-ren bi kontu zenbakiotako batean (uztailaren 1a baino lehen):
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
Oharrak:
-Plazak mugatuak.
-Andatza M.K.T.-k antolatutako irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea.
-Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. "Komeni da ahalik eta lasterren egitea". Harremanetarako: andatza@hotmail.com
-Koordinazio bilera, uztailaren 9an 19:00etan Sutegin.
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.T.