Entzierro txikia, Kalezarko San Juanetan

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 24a, 20:32

Gertu ditugun San Ferminetako entzierroa Kalezarren izan da, San Juan egun honetan. Ez zen noski, Iruñeako kaleak zeharkatzen dituen tamainako zezenik. Baina bai nahikoa animalia handi eta biziak, haurrak auzoko plazan korrika ibiltzeko. Baten batzuk halere, urteroko Gorritiren show-ean toreatzaile lanak egitera ausartu dira. Gehiagorako ere eman du saioak; txikienak poni gainean ibiltzeko aukera izan dute, eta animaliaren bat harrapatzeko lasterketarik ere izan da. Urteroko hitzordu hau gogotsu hartzen dute haur eta gaztetxoek. Aurtengoan ere Kalezarko plaza bete dute.