Udafesta Gaztelekuan, eta Santixabeletan

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 25a, 10:38

Haur nahiz helduei zuzenduriko eskaintza zabala izaten da jaietan. Umeen Eguna horren lekuko. Uztailaren 3an, egun osoko festa ospatuko dute, ginkana, jolas, txokolate jan edota buruhandiekin. Apenas izaten da ordea ekimenik, 12-18 urte inguruko gazteeentzat. Aurten gaiari heldu eta festetarako zenbait ekimen iragarri dira. Tartean, Dj Burunda uztailaren 4an. Bestalde, lehiaketa berezia antolatu dute Gaztelekuak eta guraso talde batek, gazteek jaietan modu aktiboan parte hartu dezaten. Eta bide batez, Gaztelekuaren eta gurasoen arteko elkarlana bultzatzeko.

Hala, DBH 1 eta 2 mailetan dabiltzan ikasleei zuzenduriko txapelketa antolatu dute. Bi proba izango ditu ekimenak. Antolakuntzak sukaldari lanetan, eta goitik behera zikindu eta blaituko diren ginkana dibertigarrian parte hartzera animatzen dituzte gazteak. Izen ematea asteotan bideratu dute ikastolan eta antolatzaileek apuntatu direnekin osatuko ditu taldeak:

Gaztetxef

Eguna: uztailak 2, osteguna.

Ordutegia: 16:00-17:30.

Tokia: Artzabal.

Zehaztasunak: “Gaztetxef ekintzan gazteei osagai ezberdinak emango zaizkie eta pintxo bat eta postre bat egin beharko dituzte”.

Baloratuko dena: Aurkezpena, garbitasuna, elkarlana, pintxoaren zaporea, postrearen zaporea eta beste gazteen balorazioa.

Ur eta Zikin Ginkana

Eguna: uztailak 4, larunbata.

Ordutegia: 16:00-18:00.

Tokia: Artzabal.

Zehaztasunak: “Gazteek taldeka 5 proba egin beharko dituzte eta proba horietan busti eta zikinduko dira. Oso dibertigarria izango da!!!!”.

Baloratuko dena: Elkarlana, joko garbia eta froga egitea.

Ekimen gehiago, oporraldi luzerako

Jaietarako soilik ez, uda parterako aisialdi eskaintza zabala antolatu du Gaztelekuak, DBH-ko gazteentzat. Ikusi agenda:

Ekainak 25 16:30 Kamiseta estanpazio tailerra DBH2-koentzat Gaztelekuan.

Ekainak 27 16:00 Film proiekzioa DBH1 taldekoentzat Gaztelekuan.

Ekainak 29 16:30 Munduko jolasen txapelketa talde guztientzat.

Uztailak 2: 16:00 Gaztetxef txapelketa Artzabalen.

Uztailak 4: 16:00 Ur Ginkana Artzabalen.

Uztailak 7: Donostiako irlara DBH2 taldekoekin.

Uztailak 9: Gamarrara DBH2 taldekoekin.

Uztailak 13: Hernaniko igerilekura DBH1 taldekoekin.

Uztailak 14: Bilbora DBH3 taldekoekin.

Uztailak 16: Zarauzko hondartzara DBH1 taldekoekin.

Uztailak 20: Igeldora DBH2 taldekoekin.

Uztailak 21: Kars-etara DBH2 taldekoekin.

Uztailak 23: Agur festa gazte guztiekin.

Informazio gehiago eta izen emateko: Gaztelekuan edo gaztelekua@usurbil.eus

Antolatzailea: Gaztelekua.