Euskaltegiko ikasleontzat, udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 26a, 08:30

Zabalik da jada, ikasturte honetan zehar euskara ikasten edo hobetzen aritu zaretenok, udal diru-laguntzak eskatzeko duzuen epea. Uztailaren 8ra arte aurkeztu ditzakezue eskabideak udal erregistroan. Bestalde, ostiral honetan bertan amaituko da aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa egin duzuenok, udal diru-laguntzak eskatzeko duzuen epea:

Euskarako udal diru-laguntzak

Eskaerak aurkezteko epea: ekainaren 25etik uztailaren 8ra.

Eskariak aurkezteko lekua: udal erregistroa.

Onuradunak izateko baldintzak:

-Usurbilen erroldatua egotea.

-Gutxienez, ikastaro osoan zehar, %80ko asisten­tzia izatea. (Autoikaskun­tzaren kasuan aprobe­txa­mendua ziurta­tzea).

-Gutxieneko aprobe­txa­mendua gaindi­tzea: (Euskaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharrekoa).

Diru-laguntzen zenbatekoa:

-Gehienez, 500 euroko diru-laguntza.

-Ikasle arrunta: Gehienez ere matrikula kostuaren %80ko diru-laguntza (Euskaltegiko 109. urra­tsa edo HABEren 2. maila arteko baliokideak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak) edo %60ko diru-lagun­tza (Euskaltegiko 109. urra­tsa baino gehiagoko ikasketak edo HABEren 2. maila baino gorakoak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak) jasoko du.

-Ikasle langabetua: gehienez ere matrikula kostuaren %100eko diru-laguntza (Euskaltegiko 109. urra­tsa edo HABEren 2. maila arteko baliokideak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak) edo %80koa (Euskaltegiko 109. urra­tsa baino gehiagoko ikasketak edo HABEren 2. maila baino gorakoak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak) diru-lagun­tza jasoko du.

Oinarrion informazioa osorik: Euskarako udal diru-laguntzak 2015

Aisialdiko udal diru-laguntzak

Eskaerak aurkezteko epea: ekainaren 15etik 26ra.

Eskariak aurkezteko lekua: udal erregistroa.

Onuradunak izateko baldintzak:

-Usurbilen erroldatua egotea.

-Ikastaroa euskaraz izatea eta Eusko Jaurlari­tzak homologatua izatea.

-Ikastaroaren alderdi teorikoa gaindi­tzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lor­tzea. Araututako epearen barnean titulua lortu ezean, ­itzuli egin beharko zaio udalari jasotako diru-lagun­tza.

Banatuko diren diru-laguntzak:

-Begirale ikastaroa: matrikularen %50 (gehienez ere 250 €).

-Aisialdiko zuzendari ikastaroa: matrikularen %50. (gehienez ere 170 €).

Oinarrien informazioa osorik: Aisialdiko udal diru-laguntzak 2015