Usurbil Cup txapelketako finalak eta sari banaketa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 26a, 09:05

Ia 40 talde, ehunka haur eta gaztetxo bildu dituen Usurbil Cup ekimenak berea egin du. Amaierara heldu da. Finalak eta sari banaketa ekitaldia larunbat honetan ospatuko dira. Merezi moduan, gorazarre egingo zaie asteotan Usurbil Futbol Taldeak antolaturiko ekimenean parte hartu dutenei:

Ekainak 27, larunbata

09:30 Benjaminak.

10:20 Alebinak.

11:10 Infantilak.

12:00 Neskak (LH 3,4,5 mailak).

12:50 Neskak (LH6 eta DBH 1,2).

16:00-18:30 Minibenjaminak.

18:30 Sari banaketa.

Tokia: frontoia.