Legegintzaldiko lehen osoko ohiko bilkura asteartean

Noaua Aldizkaria 2015ko eka. 26a, 09:34

Ekainaren 13an udalbatza eratu zenetik ospatuko den lehen osoko bilkura izango da, ekainaren 30erako arratsaldeko 18:00etan udalbatza aretoan deitu dutena. Izendapenen eta eraketa gehiagoren saioa izango da. Batzorde informatzaileak osatu edota organo eta erakunde ezberdinetan Udalak izan beharreko ordezkariak izendatu beharko baitira.

2015-19 legegintzaldi berria martxan jartzeko osoko bilkura beraz, Usurbilgo Udalak helarazi digun gai zerrenda honetan irakur daitekeenez:

Ordua: 18:00.

Tokia: udalbatza aretoa.

Gai zerrenda:

1-2015eko ekainaren 13ko aktaren onespena.

2-Ohiko udalbatza plenoko ordua zehaztea.

3-Batzorde informatzaileen kopurua, izena eta osaketa.

4-Zinegotzi liberatuen dedikazioa eta ordainsaria.

5-Udal ordezkaritza beste organo eta erakundeetan.

6-Alkatearen dekretuen berri ematea:

6.1.-2015/0592 dekretua: Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena.

6.2.-2015/0593 dekretua: Alkateordeen izendapena.

6.3.-2015/0270 dekretua: Alkatearen hainbat eskuduntzen eskuordetzea.

7-Udal talde politikoen eraketaren berri ematea.

8-Galderak, eskaerak eta mozioak.

Zubietako Herri Batzarraren eraketa

Finkatu da eraketa ekitaldia. Uztailaren 4an ospatuko, larunbatez, eguerdiko 12:00etan, Kaxkapen. Joxe Mari Zubimendi Urdanpilleta izendatuko dute bi urtetarako alkate. Maiatzaren 24ko hauteskundeetan Usurbil aldeko hautagai bozkatuena izan zena, 2017ra arte egongo da karguan. Aldaketa dator gero. Bi urte barru, azken hauteskundeetan Donostia aldeko hautagai zubietar bozkatuena izan zena izango da Herri Batzarreko burua; Narciso Arrillaga Balda.

Zubietarren ataria: zubieta.eu