Hedabideen arabera, Mirari Azurmendi zinegotzia (EAJ) Bidegi auzian inputatu dute

Noaua Aldizkaria 2015eko ekainaren 26a

Inputatu gehiago Bidegi auzian. Aurreko legegintzaldiko Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkezturiko bigarren kereila tramiterako onartu du Azpeitiako auzitegiak. Kasu honetan, zortzi lagun lekuko gisa deklaratzera deitu dituzte; tartean, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi berri, Markel Olano eta Donostiako alkate Eneko Goia. Eta bost lagun inputatu dituzte; hedabideen arabera, tartean, Usurbilgo Udalean ekainaren 13an zinegotzi kargua hartu zuen EAJ-PNV-ko kide Mirari Azurmendi dago. Urrian deklaratzera deitu dituzte.

Informazio gehiago:

naiz.eus

berria.eus