"1984-2013 Santixabelak gogoan" diaporama, 18:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2015eko ekainaren 27a

Hurbiltzen ari zaizkigun festetan irudi mordoa aterako dugu guztiok. Baina zer iruditzen Santixabelak hasi aurretik atzera begira jartzea? Horixe proposatzen digu Iñaki Agirresarobe herritarrak, larunbat honetarako 18:00etan Sutegin antolatu duen herriko festei buruzko diaporaman. "Hiru hamarkada horietan bilduriko argazki sortarekin erakusleiho izan nahi du diaporamak. Aldi berean urtez-urte egitarau berdintsuarekin pertsonen aurpegiak eta janzkerak nola aldatu direnaren isla ere izan nahi du emanaldiak", egilearen esanetan.

Ekainak 27, larunbata

18:00 Diaporama Sutegiko auditorioan: “Santixabelak gogoan (1984-2013)”.

Datozen ekitaldiak...

Ekainak 30, asteartea

17:30 Pala Txapelketa. Kirol egokituen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.

22:00 Santixabeletako futbito txapelketako finalak.