Usurbil Cup txapelketa amaierako festa eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2015eko ekainaren 27a

Ia 40 talde, ehunka haur eta gaztetxo bildu dituen Usurbil Cup ekimenak berea egin du. Amaierara heldu da. Jai giroan agurtuko dute aurtengo edizioa, finalekin eta sari banaketa ekitaldi jendetsuarekin. Merezi moduan, gorazarre egingo zaie asteotan Usurbil Futbol Taldeak antolaturiko ekimenean parte hartu dutenei:

Ekainak 27, larunbata

09:30 Benjaminak.

10:20 Alebinak.

11:10 Infantilak.

12:00 Neskak (LH 3,4,5 mailak).

12:50 Neskak (LH6 eta DBH 1,2).

16:00-18:30 Minibenjaminak.

18:30 Sari banaketa.

Tokia: frontoia.