Berria Txapelketako finalean, Pagazpe nagusi

Noaua Aldizkaria 2015eko ekainaren 27a

Usurbilgo Pagazpe pilota elkartea nagusitu da Berria Txapelketako finalean. Hernaniko Kiroldegian jokatu da finala eta Markina izan dute aurkari. Kadeteetan, Usurbil 22-04 nagusitu da. Jubeniletan ordea, Markina jaun eta jabe izan da, 22-04 nagusitu zaio Usurbili. Nagusietan zegoen txapelketaren giltza. Xabier Santxo eta Aitor Gorrotxategi nagusitasun osoz aritu dira finalean eta 22-10 irabazi diete Markinakoei. Hamabigarren edizioa du aurtengoa Berria Txapelketak, eta hauxe Usurbilgo Pagazpek irabazi duen lehena. Zorionak denei! Joxe Antonio Errastik jaso du sari nagusia, Pagazpe klubaren izenean