Asteartean, "Tenperatura maximoak 38 ºC-ra igo daitezke kostaldean, 41 ºC-ra kantauri isurialdearen barnealdean. Tenperatura minimo/maximoak kostaldean 20/38 ºC ingurukoak izan daitezke, kantauri barnealdean 18/41 ºC ingurukoak", diote Euskalmet-etik.
Asteazkenean, "Abisu Horia muturreko tenperatura oso altuengatik kostaldean. Tenperatura maximoak 34 ºC-ra igo daitezke kostaldean. Alerta Laranja tenperatura altu iraunkorragatik. Tenperatura minimo/maximoak kostaldean 20/34 ºC ingurukoak izan daitezke, kantauri barnealdean 18/38 ºC ingurukoak".
Panorama honekin, datorren beroaldia dela eta, alerta laranjan egongo gara astearte eta asteazken honetan:
Ekainak 29, astelehena
"Tenperaturak beste koska bat egingo du eta uda giroari eutsiko dio. Goizaldean eta goizean goiz behe-hodeiak egon arren, eguzkiak berehala xurgatuko ditu eta eguerdirako edo arratsaldearen hasierarako zerua oskarbi geratuko da. Tenperaturak gora egingo du eta eguzkiak gogotik berotuko du hegoaldean: Araban eta Nafarroan erdi eta hego partean termometroa 35 ºC-ra gerturatuko da. Ipar partean berriz, brisa altxatuko denez beroa arinagoa eta eramangarriagoa izango da, kostaldean 27-28 ºC-ra igoko da eta 30-32 ºC-ra kantauri isurialdearen barnealdean".
Ekainak 30, asteartea
"Bero errea astearterako. Eguzkiak gogotik berotuko du eta gainera hego-ekialdeko haizeak lagunduta, tenperatura asko igoko da denean, 35-40 ºC-ra gerturatuko da termometroa, baita itsasertzean ere. Hala ere, arratsaldean baliteke haizeak iparraldera egitea kostaldean eta haize aldaketa hori gertatuz gero, arratsaldean freskatuko luke. Zeru oskarbiari eutsiko dio eta eguzkiak ez du inolako oztoporik aurkituko bazterrak kiskaltzeko".
Uztailak 1, asteazkena
"Asteazkenean tenperaturak behera egingo du eta hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Tenperaturaren jaitsiera kostaldean nabariagoa izango da goizetik brisa altxatuko delako eta balio beroenak 27-28 ºC-ren bueltan geratuko dira. Hegoaldean hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta termometroak 35 ºC-ra iritsiko dira berriro. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira, arratsalde-gauean ugariagoak izango dira eta ezin da baztertu puntualki zaparradaren bat edo beste botatzea".
Informazio eguneratua: euskalmet.net