Aurreko urteen moduan, uztailean soilik goizez funtzionatuko du; 07:30etik 08:30era, 10:30etik 11:30era eta 13:00etik 14:00etarako zerbitzuak burutuko dira. Beraz, arratsaldeetan, 15:30-16:30 eta 19:00-20:00 tarteetan ez da zerbitzurik izango.
Kontutan izan behar da jai egunetan ez dela zerbitzurik izaten, Santixabel egunean (uztailak 2) eta uztailak 31n, hain juxtu. Abuztuan zerbitzua eten egingo da.
Irailetik aurrera, ohiko ordutegian
Usurbilgo Udalak eta Behemendi Landa Garapen Elkarteak herritarren mugikortasuna errazteko martxan jarri zuten Bus-Taxi zerbitzuak bere horretan jarraituko du datorren ikasturtean ere. Irailaren 1ean, asteartea, ohiko ordutegian jarraituiko du Bus Taxi zerbitzuak.