Sutegi Udal Liburutegia: udan ere irekita!

Sutegiudalliburutegia 2015eko ekainaren 30a

Hala da, bai. Irakurgairen bat nahi duzula, oparrak antolatzeko ideiak hartu nahi dituzula, ikusentzunezkoren bat nahi duzula…guzti hori eta gehiago aurkituko duzu udan ere Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian; izan ere, zabalik izango baita Uztailean eta ia Abuztu osoan zehar, hori bai, ordutegian zenbait aldaketa tarteko. Irakurri arretaz ondorengo oharrak eta proposamenak:

UDAKO ORDUTEGIA:Ekainaren 29tik Irailaren 4ra (biak barne)

Astelehenetik Ostiralera, 9:30etatik 14:00etara

INBENTARIOA: Abuztuaren 4tik 10era (biak barne)

Liburutegia itxita egongo da

MAILEGUAK ITZULTZEKO BUZOIA:

Liburutegia itxita dagoenean

HARREMANETARAKO:

Tel.: 943360692; mezuak: biblioteka@usurbil.eus; twitter (mezu pribatuak): @usurbib

FRESKAGARRIAK:

Hona hemen gure uda guztietako irakurketa/ikusentzunezko gomendio sorta: FRESKAGARRIAK 2015!

Eta gomendio gehiago, twiterren: #gomendioak izenpean.

UDA ON!