Usurbil F.T.-ren eskertza, Usurbil Cup-en parte hartu duzuenoi

Noaua Aldizkaria 2015eko ekainaren 30a

Festa giro handian amaitu zen larunbatean, 38 talde, ehunka haur eta guraso mugiarazi dituen Usurbil Cup txapelketa handia. Final saioekin, eta guztiek jaso zituzten sariekin. Usurbil F.T.-tik eskerrak helarazi nahi dizkiete, ekimen hau aurrera ateratzen eta bertan parte hartzen aritu zareten guztioi.

Jarraian sariketako zenbait irudi. Argazki bilduma osoa Argazkitegian duzue ikusgai: Usurbil Cup 2015, sari banaketa