Pala txapelketari eskainitako arratsaldea izan dugu, Santixabelak abiatu aurreko astearte honetan. Lehenik eta behin, pala egokituko adiskidantzazko partidaz gozatzeko aukera izan da. Eta gero, azken asteotan zehar jokatu diren emakumezko zein gizonezkoen pala txapelketako finalak ospatu dira.
Finaletan erabaki da dena. Baditugu txapeldun eta txapeldun ordeak;
-Emakumezkoetan: Miriam-Miren txapeldun, Alaitz-Garazi txapeldunorde.
-Gizonezkoetan: Imanol Esnaola eta Josu Arruti txapeldun, Jon Olaizola eta Enrike Huizi txapeldunorde.
Denak ere txapelketa bikaina eginda. Zorionak!
Imanol Esnaola eta Josu Arruti
Jon Olaizola eta Enrike Huizi
Miriam eta Miren
Alaitz eta Garazi