Oilasko biltzaileak, Santixabelak girotzen lehenak

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 1a, 10:39

Maskotarenarekin batera, jaietako lehen irudietakoa dugu, Mikel Laboa plaza ondoko errotondan oilasko biltzaileek eguerdian atera dutena. Goizean goiz hasi duten arren Kalezar edota Arratzain inguruak zeharkatu dituen kalejira, gogotsu heldu dira herri erdigunera. Dantzarako eta parrandarako gogoz, Dema plaza inguruan edota Bordatxo ondoko biribilgunean argi erakutsi duten moduan. 15:00ak alderako bazkaltzeko bildu dira txosnetan. Eta arratsaldean, dena eman dute jolasetan.

Goizean Kalezarren

Maider Makazagak bidali dizkigu, goizeko 6:00etatik kalejiran ibili diren oilasko biltzaileak etxe atarira hurbildu zaizkieneko lehen irudiak. "Beste behin ere iritsi dira gurera, Buena Vistara, oilasko biltzaile kuadrila jatorra: eskerrik asko eta ondo pasa jaiak!!", adierazi du email bidez, Makazagak. Milesker argazkiengatik Maider!

Uztailak 1, asteazkena

06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera.

14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.

Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.

19:00 Txupinazoa eta Ikurrinaren igoera Udaletxetik: Udarregi ikastolak eta Kilometroak-ek botako dute, auzolanaren omenez.

19:00 Helduen danborrada.

Ondoren, buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.

22:30 Dantzaldia frontoian LAIOTZ taldearekin.

00:00 Helduen danborrada.

00:30 Bertsio gaua txosnetan.

Uztailak 2, osteguna

Egunean zehar, Kilometroak-Gattunk tonbola Sutegi atarian.

10:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da).

12:00 Soka-dantza Udaletxe aurrean.

Jarraian, lore eta salda banaketa.

12:30 Triku taldearekin trikitilarien kalejira.

13:00 Pintura lehiaketako sari-banaketa.

16:00 Mus Txapelketa txosnetan.

16:00 Gaztetxef Artzabalen.(Aurrez izena emandakoak).

17:00 Esku Pilota Txapelketako finalak:

Nagusiak 2. maila:

Maiz-Erreka (Villabona)

Zendoia (Urdaneta)-Esnaola (Villabona)

Nagusiak 1. maila:

Arrieta (Hernani)-Elola (Lasarte)

Santxo (Usurbil)-Erasun (Zizurkil)

18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.

18:30 Erromeria Saioa Lizarralderekin Askatasuna plazan.

18:30 Poteo elegantea txosnetatik abiatuta.

21:00 Paellada txosnetan.

22:00 Bertso-saioa frontoian: Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre.

00:00 Dantzaldia frontoian EZTEN GIRO taldearekin.

02:00 DJ Ziribulio txosnetan.

Uztailak 3, ostirala

10:00 Ume-gazteei harrera.

10:30-13:00 Ginkana (Kiroldegia, Artzabal, Frontoia eta Udarregin).

11:00 Toka Txapelketa Artzabalen.

11:00-14:00 Jolas parkea Frontoian eta Artzabalen.

12:00 Kantu-triki poteoa txosnetan hasita.

13:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.

14:00 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian. (Norberak ekarrita)

14:00 Gazte bazkaria txosnetan.

Ondoren, Motxaila elektrotxaranga.

14:00-17:00 Egurrezko jolasak frontoian.

15:00-17:00 Jolas parkea Frontoian eta Artzabalen.

16:00 Apar festa, Udarregiko patio borobilean.

16:30 Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.

17:30 “Kantugiro” Karaokea Dema plazan.

18:00 Txokolatea frontoian.

18:30 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.

22:30 Dantzaldia frontoian BOSTON JAI taldearekin.

01:00 Kontzertua txosnetan SKASTI taldearekin.

Ondoren, EROMERIA erromeria.

Uztailak 4, larunbata

11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.

12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.

14:00 Kantu Zikiro-jana Askatasuna plazan, Kuxkuxturekin.

16:00 Ur Jolasak Artzabalen. (Aurrez izena emandakoak.)

17:00 Zaldi-paseoak Ikastola aurreko zelaian. (Lar Zaldiak)

18:00 Herri-kirolak:

-Harri-jasotzaileak: Ostolaza- Izeta harrijasotze eskolen arteko saioa.

-Gipuzkoako 2. mailako Aizkolari txapelketa.(gizonezkoak). Finala:

- Jon Irazu Ugalde.

- Aratz Mugerza Mendizabal.

- Jesus Mari Mujika Elola.

- Xabier Orbegozo Aginagalde.

- Eneko Otaño Aizpurua.

- Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga.

Egin beharreko lana 4 enb or 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako. 

18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.

19:00 Gazteentzat DJ BURUNDA txosnetan.

20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Askatasuna plazan.

23:00 Kontzertua frontoian IZEBERG, HABEAS CORPUS eta BETAGARRI taldeekin.

02:30 Dja txosnetan.

Uztailak 5, igandea

07:00 Gaupaseroen argazkia.

Ondoren, Eonian elektrotxaranga.

09:00 Esnadeia dultzaineroekin.

11:00 Ur bataioa Kiroldegian.

11:30 Zanpantzarrak.

12:30 Erraldoien kalejira, dultzaineroak eta Ostargi konpartsa. Usurbilgo erraldoi berrituen aurkezpen ekitaldia.

12:30 Herriko Dantzarien emanaldia.

14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.

16:00 IX. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).

16:30-18:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia.

17:00 Gorritiren show-a Ikastola aurreko zelaian.

18:00 Herri-kirolak. Idi dema eta harri-jasotzaileak: Idoia Etxeberria eta Estitxu Almandoz.

18:00 PATXARANGA elektrotxaranga.

18:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.

18:00 Patata-tortilla lehiaketa txosnetan.

23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.

00:00 Kontzertua txosnetan KEZKA taldearekin.

Ondoren, EROKOMERI erromeria.