Gorriz markatua izango dute askok ostegun hau Usurbilen. Jai eguna baita udalerri honetan, festetako egun handia uztailaren bigarren hau. Saltokiak itxita, igandea udal zerbitzuentzat... Eta festak! Ekitaldiz betea dator ostegun hau ere:
Uztailak 2, osteguna
Egunean zehar, Kilometroak-Gattunk tonbola Sutegi atarian.
10:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da).
12:00 Soka-dantza Udaletxe aurrean.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:30 Triku taldearekin trikitilarien kalejira.
13:00 Pintura lehiaketako sari-banaketa.
16:00 Mus Txapelketa txosnetan.
16:00 Gaztetxef Artzabalen.(Aurrez izena emandakoak).
17:00 Esku Pilota Txapelketako finalak:
Nagusiak 2. maila:
Maiz-Erreka (Villabona)
Zendoia (Urdaneta)-Esnaola (Villabona)
Nagusiak 1. maila:
Arrieta (Hernani)-Elola (Lasarte)
Santxo (Usurbil)-Erasun (Zizurkil)
18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
18:30 Erromeria Saioa Lizarralderekin Askatasuna plazan.
18:30 Poteo elegantea txosnetatik abiatuta.
21:00 Paellada txosnetan.
22:00 Bertso-saioa frontoian: Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre.
00:00 Dantzaldia frontoian EZTEN GIRO taldearekin.
02:00 DJ Ziribulio txosnetan.
Uztailak 3, ostirala
10:00 Ume-gazteei harrera.
10:30-13:00 Ginkana (Kiroldegia, Artzabal, Frontoia eta Udarregin).
11:00 Toka Txapelketa Artzabalen.
11:00-14:00 Jolas parkea Frontoian eta Artzabalen.
12:00 Kantu-triki poteoa txosnetan hasita.
13:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
14:00 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian. (Norberak ekarrita)
14:00 Gazte bazkaria txosnetan.
Ondoren, Motxaila elektrotxaranga.
14:00-17:00 Egurrezko jolasak frontoian.
15:00-17:00 Jolas parkea Frontoian eta Artzabalen.
16:00 Apar festa, Udarregiko patio borobilean.
16:30 Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
17:30 “Kantugiro” Karaokea Dema plazan.
18:00 Txokolatea frontoian.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
22:30 Dantzaldia frontoian BOSTON JAI taldearekin.
01:00 Kontzertua txosnetan SKASTI taldearekin.
Ondoren, EROMERIA erromeria.
Uztailak 4, larunbata
11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.
12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
14:00 Kantu Zikiro-jana Askatasuna plazan, Kuxkuxturekin.
16:00 Ur Jolasak Artzabalen. (Aurrez izena emandakoak.)
17:00 Zaldi-paseoak Ikastola aurreko zelaian. (Lar Zaldiak)
18:00 Herri-kirolak:
-Harri-jasotzaileak: Ostolaza- Izeta harrijasotze eskolen arteko saioa.
-Gipuzkoako 2. mailako Aizkolari txapelketa.(gizonezkoak). Finala:
- Jon Irazu Ugalde.
- Aratz Mugerza Mendizabal.
- Jesus Mari Mujika Elola.
- Xabier Orbegozo Aginagalde.
- Eneko Otaño Aizpurua.
- Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga.
Egin beharreko lana 4 enb or 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
19:00 Gazteentzat DJ BURUNDA txosnetan.
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Askatasuna plazan.
23:00 Kontzertua frontoian IZEBERG, HABEAS CORPUS eta BETAGARRI taldeekin.
02:30 Dja txosnetan.
Uztailak 5, igandea
07:00 Gaupaseroen argazkia.
Ondoren, Eonian elektrotxaranga.
09:00 Esnadeia dultzaineroekin.
11:00 Ur bataioa Kiroldegian.
11:30 Zanpantzarrak.
12:30 Erraldoien kalejira, dultzaineroak eta Ostargi konpartsa. Usurbilgo erraldoi berrituen aurkezpen ekitaldia.
12:30 Herriko Dantzarien emanaldia.
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
16:00 IX. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).
16:30-18:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia.
17:00 Gorritiren show-a Ikastola aurreko zelaian.
18:00 Herri-kirolak. Idi dema eta harri-jasotzaileak: Idoia Etxeberria eta Estitxu Almandoz.
18:00 PATXARANGA elektrotxaranga.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
18:00 Patata-tortilla lehiaketa txosnetan.
23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
00:00 Kontzertua txosnetan KEZKA taldearekin.
Ondoren, EROKOMERI erromeria.