“Nola irudikatuko zenuke eguzkia?”, gaurko XIII. Pintura Lehiaketarako gaia

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 2a, 02:30

2-16 urte arteko haur eta gazteek ere, artelan ederrez apainduko dute frontoia Santixabel egunez. Aurten ostegun honetan, uztailaren 2an ospatuko baita, goizeko 10:30etatik aurrera, jaietako XIII. Pintura Lehiaketa. Urtero gai baten inguruan marraztu behar izaten dute parte hartzaileek. Oraingoan, eguzkia irudikatu behar dute. Ohi bezala, marrazteko materiala frontoian bertan banatuko dute, baina antolatzaileek ohartarazten dutenez, “komeni da orriaren azpialdean jartzeko euskarriren bat ekartzea; karpetaren bat edo liburua… Nahi izanez gero, pintatzeko materiala etxetik ekar daiteke”.

Marrazkiak bukatu ahala, erakusgai jarri, eta ederrenak, epaimahai batek hautatuko ditu. 11 guztira, eta sari bana jasoko dute, eguerdiko 13:00etan. Parte hartzaile guztiek ere detailetxo bana jasoko dute.