Bi neurketa jokatuko dira, Nagusien bigarren eta lehen mailari dagokion partida bana, ostegun arratsaldeko 17:00etatik aurrera frontoian. Usurbildar bakarra izango dugu finalean, Xabier Santxo:
Nagusiak 2. maila:
Maiz-Erreka (Villabona)
Zendoia (Urdaneta)-Esnaola (Villabona)
Nagusiak 1. maila:
Arrieta (Hernani)-Elola (Lasarte)
Santxo (Usurbil)-Erasun (Zizurkil)
Kirol agenda betea
Asteburuan kirol ekitaldi eskaintza zabala. Herri kirolak besteak beste, larunbat eta igande arratsaldean:
Uztailak 4, larunbata
11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.
18:00 Herri-kirolak:
-Harri-jasotzaileak: Ostolaza- Izeta harrijasotze eskolen arteko saioa.
-Gipuzkoako 2. mailako Aizkolari txapelketa.(gizonezkoak). Finala:
- Jon Irazu Ugalde.
- Aratz Mugerza Mendizabal.
- Jesus Mari Mujika Elola.
- Xabier Orbegozo Aginagalde.
- Eneko Otaño Aizpurua.
- Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga.
Egin beharreko lana 4 enb or 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako.
Uztailak 5, igandea
16:00 IX. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).
16:30-18:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia.
18:00 Herri-kirolak. Idi dema eta harri-jasotzaileak: Idoia Etxeberria eta Estitxu Almandoz.