Poteo elegantea eta paellada txosnetan

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 2a, 09:00

Gazte Egunaren bezpera ostegun hau txosnetan. Bi ekimen Santixabel egunez; hasteko, elegante asko jantzita poteora animatzen dituzte gazteak 18:30etan eta ondoren, paelladara. Paella egiteko azpiegitura antolatzaileek jarriko dute. Oinarrizko osagaiak ere bai. Hortik aurrera, paellari eransteko produktuak norberak eraman beharko ditu. Txosnetan sukaldaturikoa txosnetan afaltzeko aukera izango da gero. Gautxorientzat, goizaldeko 02:00etatik aurrera, DJ Ziribulio.