Euro batean boletoak erostearen truke, sari potoloak irabazteko aukera izango dugu berriz, #Kilometroak15 ekimenaren aldeko tonbola arrakastatsuan. Aurreikuspen guztiak gainditu zituen Sagardo Eguneko edizio arrakastatsuaren ostean, bueltan datoz Santixabeletan, Ana Urdangarin, Larraitz Izagirre eta koadrila. Oraingoan, uztailaren 2rako antolatu dute giro ederrean ospatuko den ekimena. Egun osoz, Sutegi atarian izango dira, opariak banatu eta banatu. Jasotako laguntza, Udarregi Ikastola laguntzera bideratuko da.
Denda, uda osoan zabalik
Uda garaiko arropa polit askoa aurkituko duzue, bezeroen joan etorriak etenik ez duen #Kilometroak15 ekimenaren aldeko saltokian. Eskaintza eta estilo koloretsu eta anitza ezagutu eta erostera joateko animatzen dute Gattunk Dendatik. Santixabel egunean, uztailaren 2an, Usurbilgo jai eguna izanik, itxita aurkituko duzue. Gainerakoan, jaietan zehar zabalik ohiko egun eta orduetan, uztaila osoan goiz eta arratsaldez, eta abuztuan goizez baita. Udan ere, hilabete hauetan salmenta aurreikuspen guztiak gainditu dituen Gattunk dendan oporrik ez beraz. Saltokia irekita mantentzearen aldeko apustua egin dute:
Udako ordutegia
-Uztailean: astelehenetik larunbatera: 10:30-13:00 / 18:00-20:00.
-Abuztuan: asteartetik larunbatera: 10:30-13:00.
Oharra: astelehen goizetan, larunbat arratsaldeetan eta igandeetan itxita.