Sormenerako gaitasun itzela erakutsi dute herriko haur eta gaztetxoek, goizean zehar ospatu den XIII. Pintura Lehiaketan. Eguzkia irudikatu behar zuten marrazki lanetan eta bakoitzak bere estilora islatu du. Kolore bizi eta alaiekin. Txapelketara aurkeztu diren lanen artean, honako hauek dituzue sarituen izen abizenak eta nabarmendu dituzten marrazkiak. Lehiaketako pintura lan sarituak, Zirriborro Tailerrak Sutegin igandera arte zabalik duen erakusketaren baitan dituzue ikusgai:
Sarituak
4 urtekoen artean: Jakes Molano.
5 urtekoen artean: Adur Soroa.
6 urtekoen artean: Nora del Campo.
7 urtekoen artean: Unai Sarasua.
8 urtekoen artean: Lur Etxebarria.
9 urtekoen artean: Peru Agirresarobe.
10 urtekoen artean: Olatz Zabaleta.
11 urtekoen artean: June Ruiz.
12 urtekoen artean: Pello Ibargoien.
13 urtekoen artean: Unai Lopez.
14-15-16 urtekoen artean: Ianire Unanue.