Beste batzuetan oposizioko kide batzuk ere aritu izan dira, baina aurten soilik udal gobernuko ordezkariak aritu dira soka-dantzan. Lehenbizi udal korporazioko kideek egin dute dantza. Eta gero, hainbat herritar atera dituzte plazara eurekin dantza egitera. Denen artean, Xabier Arregi alkatea izan da seguruen eta ondoen ibili dena. Batzuk eta besteak, txalo artean hartu dituzte.