Sari potoloen zozketa iragarri dute 20:00etarako, GaTTunk Tonbolan

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 2a, 14:39

Jendea joan etorrian etenik gabe, sariak eman eta eman ari diren #Kilometroak15 ekimenaren aldeko GaTTunk tonbolan. Iluntzera arte, Sutegi atarian izango dira. Eta adi, sari potoloen zozketa bat egingo baita arratsaldeko 20:00etan. Adi beraz, argazkiotan duzuen sariotako bat eskuratu nahi baduzue behintzat. Erosi euro bateko boletoa eta ia ziur, opariren batekin irtengo zarete tonbolatik. Eta garrantzitsuena, #Kilometroak15 ekimena laguntzeko zuen ekarpentxoa egingo duzue.