Herriko trikitilari eta panderojoleen egun handia

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 2a, 15:41

Aspaldiko kalejira herrikoi handienetarikoa ikusi dugu goiz eta eguerdi partean. Atzoko eta gaurko, belaunaldi ezberdinetako Usurbilgo trikitilari eta panderojoleek osatu duten koadrila galanta Kaxkoan barrena, aspalditik duten zaletasunaz gozatuz eta haien afizioa herritarrekin partekatzen.

Trikitixa eta Usurbil bateratzen dituen Triku izena jarri diote gaur Usurbilgo kaleetan bildu den taldeari, jantzita zeramatzaten kamisetetan argi ikusi zitekeenez. Goizean kalejiran ibili ostean, Artzabalen bildu dira bazkaritarako. Tartea hartuko dute, maiz soziedadean egin ohi duten moduan, pieza bat baino gehiago jotzeko. Arratsaldean festa giroan jarraituko dute. Saioa Lizarralderen erromerira gerturatu asmo dute.