Sukaldari iaioak, Gaztetxef txapelketan

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 2a, 19:36

Haur nahiz helduek ekimen faltarik ez dute izaten jaietan. Ez da gauza bera gertatzen ordea, 12-18 urte arte inguruko gazteekin. Aurten, Gaztelekuaren eta guraso talde baten iniziatibaz zenbait hitzordu antolatu dituzte jaietan aipatu adin tartean daudenentzat. Ostegun honetan esaterako, Gaztetxef txapelketa ospatu da Artzabalen. Gazteak sukaldari lanetan jarri dituzte jaki gozoak prestatzen. Primeran pasa dute. Epaimahai batek erabaki ditu platerarik onenak, eta denek izan dute saririk; anbulatorio ondoan kokatu dagoen jolas-parkerako fitxak.

Gaztetxef txapelketa ostegun honetan, eta larunbaterako, aurrez izena emana dutenekin, ur ginkana egingo dute Artzabalen:

Ur eta Zikin Ginkana

Eguna: uztailak 4, larunbata.

Ordutegia: 16:00-18:00.

Tokia: Artzabal.

Zehaztasunak: “Gazteek taldeka 5 proba egin beharko dituzte eta proba horietan busti eta zikinduko dira. Oso dibertigarria izango da!!!!”.

Baloratuko dena: Elkarlana, joko garbia eta froga egitea.