Erraldoiek arropa berriekin desfilatu dute

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 2a, 20:00

Irudiz berrituta ekin diete herriko jaiei, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako kideek. Erraldoiak festetarako jantzi berriakĀ estreinatuz ikusi ditugu desfilatzen ostegun arratsalde honetan. Pena, txistulari eta buruhandiekin batera kaleratu direnean ateri bazen ere, euritara jo baitu gero. Halere erraldoiez gozatzeko aukera gehiago izango da igandera arte, arratsaldero ikusiko baitituguĀ kalejiran dantzan. Eta uztailaren 5erako gainera, erraldoi berrituen aurkezpen ekitaldia iragarri dute:

Uztailak 3, ostirala: 13:00etan eta 18:30etan, kalejira bana trikitilariekin.

Uztailak 4, larunbata: 18:00etan kalejira trikitilariekin.

Uztailak 5, igandea: 12:30 kalejira eta erraldoi berrituen aurkezpen ekitaldia. 18:00etan kalejira dultzaineroekin.