Xabier Santxo eta Erasun (Zizurkil) nagusitu dira Pilota Txapelketako finalean

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 2a, 20:06

Ikusgarria izan da nagusien Usurbilgo 43. Pilota Txapelketako Lehen Mailako finala. Sendo hasi dira Arrieta (Hernani) eta Elola (Lasarte). Aurretik joan dira ia partida osoan baina azken txanpan suspertu egin dira Santxo (Usurbil) eta Erasun (Zizurkil). Eta azken hauentzat izan da txapela. Giro bero, zaleak herriko pilotariaren alde egin dute eta 22-20 emaitzarekin nagusitu dira Santxo eta Erasun.

2. Mailako partidan, Villabonako Maiz-Erreka bikotea nagusitu da. Argazkian, finalista guztiak, antolatzaileak eta Xabier Arregi Usurbilgo alkatea.