Gazte Eguna txosnetan

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 3a, 08:25

Haurrena bakarrik ez, Gazteen Eguna ere bada jaietako ostiral hau. Egun pasa ederra dute. Bazkalaurretik, triki poteoa antolatu izan dute aurreko Gazte Egunetan. Oraingoan ordea, kantuan egitera ere animatuko dira. Eta txosnetan bazkaldu ostean, arratsaldean dantzara, Motxaila elektrotxarangako kideekin. "Aurtengo Gazte Egunera Hernani, Lasarte, Andoain eta Zubietako gazteak ere gonbidatu nahi ditugu, beraz anima zaitezte, ez zarete damutuko!", adierazi dute.

Eguna errematatzeko, 01:30etatik aurrera Skasti eta Eromeria taldeekin kontzertu gaua txosnetan.