Zubietako Herri Batzarra eratzeko ekitaldia larunbat eguerdian

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 3a, 07:31

Finkatu da eraketa ekitaldi eguna. Larunbat honetan, uztailaren 4an, eguerdiko 12:00etan, Kaxkapen. Joxe Mari Zubimendi Urdanpilleta izendatuko dute bi urtetarako alkate. Maiatzaren 24ko hauteskundeetan Usurbil aldeko hautagai bozkatuena izan zena, 2017ra arte egongo da karguan. Aldaketa dator gero. Bi urte barru, azken hauteskundeetan Donostia aldeko hautagai zubietar bozkatuena izan zena izango da Herri Batzarreko burua; Narciso Arrillaga Balda. Bi kideoz gain, Aizpea Aizpuruak, Itziar Basterrikak, Mikel Bengoetxeak eta Fernando Iturraldek osatuko dute datozen lau urteotarako herri batzar berria. 

Zubietarren ataria: zubieta.eu