Alerta laranjan berriz, beroaldiagatik

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 3a, 06:33

37-39 gradutaraino igo daiteke tenperatura ostiral honetan. Alerta laranjan gara berriz, beroaldiagatik. Honatx Euskalmet-en astebururako iragarpena:

Uztailak 3, ostirala

"Hegoaldeko haizea bueltan izango da eta tenperaturak nabarmen gora egingo du berriro. Egunaren hasierako hodeiak desagertu, zerua txukun geratuko da eta eguzkiak bazterrak berotuko ditu. Ondorioz, arratsaldetik aurrera trumoi-hodeiak garatuko dira eta egunaren azken orduetan zaparrada batzuk botako ditu han-hemenka. Tenperatura oso altuak espero ditugu eguerdi aldean eta arratsaldeko lehen orduetan eta oro har 35-40 ºC artean mugituko dira. Arratsaldearen amaieran haize aldaketa espero dugu, mendebal-osagaira egingo du eta kostaldean indarrez sar daiteke".

Uztailak 4, larunbata

"Larunbatean ipar partean tenperatura asko jaitsiko da, bereziki kostaldean. Brisari esker tenperatura maximoak 10 ºC baino gehiago jaitsiko dira. Hegoaldean eta bereziki Ebro Ibarrean tenperatura oso altuekin jarraituko dugu eta pare bat gradu soilik jaitsiko dira. Eguna giro eguzkitsuarekin esnatuko da eta arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta egun amaieran ekaitz batzuk bota ditzake. Arratsaldean kantauri isurialdean hodeiak ugaritzen joango dira".

Uztailak 5, igandea

"Igandean, Ebro Ibarrean giro eguzkitsuarekin eta bero handiarekin jarraituko dugu eta Iruña inguruan tenperatura maximoek 35 ºC-ren bueltan ibiliko dira. Kantauri isurialdean aldiz, ipar-osagaiko haizeak hodeiak pilatuko ditu eta tenperatura 25 ºC inguruan ibiliko da. Hodeiak agertu arren ateri eutsiko dio ipar partean eta barnealdean bero-hodeiak garatuko dira baina zaila izango da ekaitza lehertzea".

Informazio eguneratua: euskalmet.net