Herria, jolas-parke erraldoia orduotan

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 3a, 11:15

Goizeko 10:00ak pasatxoan ereserkia abestuz eta dantzatuz hasi dute haurrek, jaietan haiei zuzendua duten eguna. Frontoian ikusitako ume festarekin, herri honek badu etorkizunik zalantza izpirik gabe. Orduotan, herri erdiguneko txoko ezberdinetan dira ginkanan eta jolas parkeetan parte hartzen. Txu-txu trena ere heldu zaigu Usurbila. Albiste honi atxikita doakizue, Umeen Egunaren hasiera ekitaldia. Irudi gehiago, laster.