Ikusmina sortu du Kantugirok

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 3a, 14:16

Dema plazara lagun mordoa erakarri du Euskal Telebistako saioaren grabazioak. Usurbildarrak edota eskualde mailako lehiakideak animatu dira ETB-ren udako karaokean abestera. Dema plaza telebistako plato inprobisatuan bihurtu dute. Ostiral honetan grabaturiko saioa eta asteazkenaz geroztik ekitaldi ezberdinetan jaso dituzten irudi eta hitzak, uztailaren 8an eta 9an emitituko dituzte, iluntzeko 21:15etatik aurrera.

Txikien festa egun handia

Umeen Egun handia izan dugu ostiral hau. Nabari zen herrian. Umeak non, jolas parkeak han. Dena eman dute haurrek goizean zehar, antolakuntzak proposatu dizkieten jolas eta parkeetan. Jolas ezberdinekin frontoia, Askatasuna plaza, Artzabal eta Udarregi Ikastola lotu dituen zirkuitu modukoa osatzeko aukera izan dute haurrek.

Haurrekin batera, balda-balda uzteko moduko giro sargoria ostiral honetako beste protagonista. Denak itzal bila gaurkoan. Izugarri eskertu da, antolakuntzak bai Askatasuna eta Dema plazan, edota Udarregi Ikastolan giroa freskatzeko eta bustitzeko jarri dituen ur txorrotak: