Poteoan eta bazkarian, Gazteak ere haiena den eguna ospatzen

Noaua Aldizkaria 2015ko uzt. 3a, 15:28

Gazte Eguna ere ospatzen ari dira ostiral honetan. Herri erdiguneko tabernetatik barrena, kantua eta trikitia uztartu dituen poteoarekin abiatu dutena eguerdian. Txosnetan bildu dira bazkaltzeko gero. Batzuk txapelekin, gehienak, eguzkia erretzen ari den ostiral sargori honetan, itzalkin zabalen azpian.

Arratsaldean jarraitu dute festa, Motxaila elektrotxarangaz lagunduta, giro ezin hobean. Ordu txikiak arte luzatuko den poteoan.