Euskal presoen eskubideen aldeko elkartasun ekimenak gaur

Noaua Aldizkaria 2015eko uztailaren 4a

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira, zikiro jana eta ekitaldia larunbat honetan. Baina baita kirol hitzordurik ere azken txanpan diren Santixabelotan:

Uztailak 4, larunbata

11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.

12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.

14:00 Kantu Zikiro-jana Askatasuna plazan, Kuxkuxturekin.

16:00 Ur Jolasak Artzabalen. (Aurrez izena emandakoak.)

17:00 Zaldi-paseoak Ikastola aurreko zelaian. (Lar Zaldiak)

18:00 Herri-kirolak:

-Harri-jasotzaileak: Ostolaza- Izeta harrijasotze eskolen arteko saioa.

-Gipuzkoako 2. mailako Aizkolari txapelketa.(gizonezkoak). Finala:

- Jon Irazu Ugalde.

- Aratz Mugerza Mendizabal.

- Jesus Mari Mujika Elola.

- Xabier Orbegozo Aginagalde.

- Eneko Otaño Aizpurua.

- Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga.

Egin beharreko lana 4 enb or 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako. 

18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.

19:00 Gazteentzat DJ BURUNDA txosnetan.

20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Askatasuna plazan.

23:00 Kontzertua frontoian IZEBERG, HABEAS CORPUS eta BETAGARRI taldeekin.

02:30 Dja txosnetan.

Uztailak 5, igandea

07:00 Gaupaseroen argazkia.

Ondoren, Eonian elektrotxaranga.

09:00 Esnadeia dultzaineroekin.

11:00 Ur bataioa Kiroldegian.

11:30 Zanpantzarrak.

12:30 Erraldoien kalejira, dultzaineroak eta Ostargi konpartsa. Usurbilgo erraldoi berrituen aurkezpen ekitaldia.

12:30 Herriko Dantzarien emanaldia.

14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.

16:00 IX. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).

16:30-18:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia.

17:00 Gorritiren show-a Ikastola aurreko zelaian.

18:00 Herri-kirolak. Idi dema eta harri-jasotzaileak: Idoia Etxeberria eta Estitxu Almandoz.

18:00 PATXARANGA elektrotxaranga.

18:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.

18:00 Patata-tortilla lehiaketa txosnetan.

23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.

00:00 Kontzertua txosnetan KEZKA taldearekin.

Ondoren, EROKOMERI erromeria.