Maiatzaren 24an hiru bozka eman behar zituzten zubietarrek: udal hauteskundeetako bozka, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako bozka eta Zubietako Herri Batzarra osatzeko bozka. Donostia zein Usurbilgo udaletxeetako korporazio berriak osatuta daude. Baita Gipuzkoako Batzar Nagusia ere. Zubietako Herri Batzarra osatzea falta zen. Gaur eguerdian osatu da datozen lau urteetan lanean arituko den herri batzarra. Ekitaldian, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Xabier Arregi Usurbilgo alkatea izan dira. Joxe Mari Zubimendi izango da Zubietako alkate datozen bi urteotan.
Ekitaldi hasieran, "Errausketarik ez, ez lehen eta ez orain" izeneko pankarta zabaldu dute herritar batzuk.